Ostatuak eta jatetxeak

Ostatuak eta jatetxeak

Ostatuak:

 

Letea

Nekazaritza-hotela, jatetxea eta taberna ditu. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.

  943.81.28.87

Izarre

Nekazalturismoa, jatetxea eta taberna ditu, eta kanpoaldean igerilekua. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.

  943.81.35.24

Artaunsoro

Erdoizta auzoan dago. Bi gela ditu: Batak 30-35 lagunentzako literak ditu, eta bestea, berriz, ohe arruntak dituen gela da. Egongela ere badago, sukaldearekin. Betiko sukaldaritzaz gain, sukaldaritza higienista eskaintzen du -ez derrigorrez begetarianoa-, garbitze-dietak, eta fruitu bidezko bi sendaketa urtean. Ekintza desberdinak prestatzen dituzte: tailerrak (osasuna, dantza, masajeak...), txalaparta, trikitixak, luzatze-ariketak, eguneroko osasun-kontsultak, etxeko txikientzako ekintzak...

  943 58 10 55/ 686 661 746

 

 

Etxeberri

Nekazaritza-etxea da. 4 logela ditu, telebistarekin, eta horietako bik komuna propioa. Sukalde zerbitzua ere eskaintzen da.

  943.81.29.92

 

Errezilgo azoka:

Errezilgo Azoka, 1994ko azaroan sortu zen, emakume talde baten ekimenari esker. Ingurumena errespetatzea, lurrari loturiko nekazaritzan oinarritzea eta elikagaiak inongo gehigarririk gabe ekoiztea da gure helburu nagusiena.

Beraz, KALITATEA da Errezilgo Azokako produktuen ezaugarri nagusia.

Zure zalantzak argitu eta argibideak eska ditzazun, baserritar ekoizlearekin HARREMAN ZUZENA izateko aukera paregabea ere baduzu.

Errezilgo Azokan topa dezakezu sagar guztien artean errege den ERREZIL SAGARRA, sagar zaporetsua, mami gogorrekoa. Sagar hau, gure aiton-amonek egiten zuten bezala, banan-banan golkora bildu eta aukeratua duzu. Kontsumitzaileari sagarrik onena eskaini nahian, baserritarrok kontu handiz eginiko lanaren fruitua da. Eta, sagar gordinarekin batera, Ibarbi-sagar, menbrilo, mermelada eta sagardoa ere topa ditzakezu. Guztia zuretzat bereziki egina.

 

ZER AURKI DEZAKEGU ERREZILGO AZOKAN?
Errezilgo Azokan, sagar eta sagarkiez gain, Errezilgo baserrietan ekoiztutako edozein produktu topa dezakezu, hala nola, era guztietako mermeladak, ardi eta behi gazta, barazkiak, likoreak, ogia, eskulanak, etab. Guztiak ohiko eran, gehigarririk gabe eraldatzen dira. Eta, gainera, kontsumitzailearekin harreman zuzena dugulako, era guztietako produktuen eskerarei erantzuten saiatzen gara; gure baratza eta baserrietan ekoitz dezakegun guzti-guztia zuen eskura jartzen dugu.

KALITATEA OINARRITZAT hartzen dugunez, zure laguntzarekin eta iritziarekin bat eginez, buru-belarri ari gara lanean zebitzua hobetzearren.

Produktu berezi hauez gain, oinarrizko beharrak asetzeko eguneroko beharretarako ezinbestekoak direnak ere aurki ditzakegu, hala nola, garbitzeko produktuak, elikagaiak...

 

NON TOPA DITZAKEGU ERREZILGO AZOKAKO PRODUKTUAK?
Gure produktuak nahi izanez gero, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko hainbat azokatan topa ditzakegu baina, EGUNERO, ERREZILGO UDALETXE AZPIAN gure produktuak saltzeko tokitxo bat dugu.

 

Jatetxeak:

 

Borondegi

Udal jabegoko taberna-jatetxea da.

  943.15.17.28

Erniope elkartea

  943.81.65.14

Letea

Nekazaritza-hotela, jatetxea eta taberna ditu. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.

  943.81.28.87

 

Izarre

Nekazalturismoa, jatetxea eta taberna ditu, eta kanpoaldean igerilekua. 6 logela bikoitz, telebista eta komunarekin.

  943.81.35.24

Granada

Jatetxea eta amuarrain ustialekua. Kanpoaldean amuarrainen biberoak aurkitzen dira.

  943.81.53.55

Akerra elkartea

Ehiza eta arrantza.

  943.15.15.19

 

Zelantungo bordak

Zelatungo zelaian kokaturik daude Antonio Aldalur eta Agirretxe baserrikoen bordak. Lehenengoa orokorrean ia egunero ireki ohi da, batez ere eguraldi ona egiten duenean, eta bigarrengoa astebukaeratan irekitzen da.