Turismoa
Turismoa
Turismo-azpiegiturari dagokionez, gaur egun hainbat jatetxe, ostatu eta nekazalturismoko etxe aurki ditzakegu. Halaber, udal-mugartean behar bezala balizatu eta seinaleztatutako luzera txikiko (PR) ibilbidea dago. Gainera, Ernio eta Aketegi mendietako gailurretarako igoerak eta ibilaldiak egiteko aukera ere badago.
Ernio
Ibilbide horietan askotariko landaretza aurkituko duzue. Batetik, naturak basoaren barruan eskainitakoa: haritza, akazia, urkia, Iparraldeko haritza, pagoa, gaztainondoa, mahatsondo- hostoa, goroldioa, otea, txilarra, mihura... eta bestetik, baserrien inguruan gizakiak landatutakoa: sagarrondoa, mahastia, intxaurrondoa...
Gure lurraldeetan barrena hainbat animalia ere aurkituko dituzue, batzuk landak garbi eta txukun mantentzeko hain beharrezkoak direnak: behorrak, ardiak, behiak... eta beste batzuk, berriz, basoaren isiltasunean lasai bizi direnak: basurdea, azeria, katagorria, orkatza...
Ibilbide hauen fitxak ikusi edo imprimitu, zuen GPSarentzako artxiboa gorde, Google Earth-en hegalaldi bat egin edota wikiloc.com web orrian argitaratutakoa ikustea gonbidatzen zaituztegu gure gune honetatik.