Berriak
Atzealdea UDALEKUAK 2023
2023·03·28
Joan den urtean bezala, aurten ere udalekuak antolatzen hasi gara. Aurtengoan ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira (biak barne), ohikoa den bezala, astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 13:00tara. Ostiraletan 9:00tatik 16:30tara izan daitezke (ibilaldiengatik).
Begirale izan nahi duzuenok zuen kurrikulumak eta agiriak aurkezteko azken eguna apirilaren 21a izango duzue. Lanpostu horretarako baldintzak udal bulegoan ikusgai izango dituzue.
Udalekuetara apuntatu nahi duten haur eta gaztetxoen izenak emateko epea ere apirilaren 21a arte egongo da irekita.
Ikusi hemen 2023ko udalekuetarako oinarriak.