Berriak
Atzealdea SAN ANTONIO JAIAK
2023·05·15
Ekainaren 13, San Antonio egunean, egingo den paella janerako izen ematea zabalik dago Borondegin. Taldeka apuntatzeko aukera dago. Kontuan izan beharrekoak:
-Paella egiteko ontzia norberak ekarri beharko du.
-Paella taldeka prestatuko da, talde bakoitzak, bere paellatik zenbat lagunek jan behar duten kalkulatu beharko du, izena emateko orduan, jan behar duen lagun kopurua zehartu beharko da.
-Osagaiak norberak ekarri beharko ditu. Baita sua ere. Norbaitek sua inguratzeko arazorik badu, jarri festa batzordearekin harremanetan.
-Edariak, postrea eta kafea prezioan sartuko dira, beraz, buruko 5€ ordaindu beharko ditu.
-Butanoak, mahaiak eta gainerakoak festa batzordeak hornituko ditu.
-Izena emateko azken eguna maiatzaren 31a izango da, esan bezala Borondegin.
Bestalde, San Antonioetako kamixetak Borondegin salgai daudela jakinarazi nahi dugu, 10€tan.
Herri afariari dagokionez, aurten Akerra elkartearen eskutik izango da antolaketa. Herri afaria ekainaren 16an izango da, 21:00tan. Horretarako tiketak Borondegi, Letea eta dendan eongo dira salgai maiatzaren 29tik ekainaren 11a bitartean. Helduenak 28€ko eta umeenak 14€ko salneurria izango dute.