Berriak

SALTO! UDALERRI EUSKALDUNETAKO UDALEKUAK

Zabalik dago udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea, hilaren 31 arte.

2023·03·10


Aurtengo Salto! udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira. UEMAk antolatutako ekimenak aurten ere ibiltariak izango dira eta Oroztik Dimarako bidea egingo dute. Aurten, 2005. eta 2008. urteen artean jaiotako gazteek izango dute parte hartzeko aukera. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. 

Esteka honetan informazio gehiago.