Berriak
Atzealdea
COVID19a dela eta udalaren azken neurriak
Koronabirusaren pandemiaren aurrean neurri berriak ezarri ditu Errezilgo Udalak
2020·03·13
LEHENA: Jarraian azaltzen diren eraikinak erabilera publikorako itxita geratzen dira eta bertan ezingo da inolako jarduerarik egin abisu berri bat arte:
1.- 1.-Herriko Gimnasioa
2.-Borondegiko lehenengo solairuko aretoak
3.-Akertxoko
4.-Eskola eta Haurreskola (haur eta ikasleentzat).
5.-Pilotalekua, Jolas Parkea eta antzeko eremuak.
BIGARRENA: Udal bulegoetako aurrez-aurreko zerbitzuak bertan behera geratuko dira, aurrerantzean telefonoz eta emailez emango da harreta: Tfoa. 943812989 / emaila: udala@errezil.eus
Gizarte Zerbitzuen kasuan ere bide berdina jarraituko da: Tfoa. 943681128 / emaila: saiaz@saiaz.eus