Berriak

Atzealdea Akertxoko zerbitzuan izena emateko epea zabaldu da

Ate irekien eguna eta dinamizatzaile agurra: Epea amaitzeko, urriaren 2an (ostirala), ate irekiak ospatuko dira 17:00etatik 18:30era.

2026·10·01


​​​​​​​​​​​​​

 AKERTXOKO ZERBITZUAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA 

Irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean irekita egongo da Akertxoko zerbitzuan parte hartzeko izena emateko epea. Zerbitzuak aurreko kurtsoko dinamika eta ordutegia mantenduko du, adin tarteka honela banatuko dira egunak: 

- Asteazkena, 16:45-18:45: LH 4 - LH 6
- Osteguna 16:45-18:45: HH 5 - LH 3
- Ostirala 16:45-18:45: DBH 1 - BATXI 2

Urriak 2, ostirala, Aketxokoko ate irekiak egongo dira, 17:00etatik 18:30era,  zerbitzua ezagutzeko eta bertan izena emateko aukera ere egongo da. Gainera, orain arteko dinamizatzailea agurtzeko eta berria ezagutzeko ere baliatuko da ate irekien jardunaldia.

Zerbitzua bera urriaren 7ko astean jarriko da martxan adin tarte bakoitzari dagokion egunean.