Berriak
Atzealdea UDALEKUAK 2026
2026·04·30
Aurtengo udalekuak antolatzen hasiak gara!!! Oraingoan ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira (biak barne) eta joan den urteko esperientzi ona ikusita, egunero izango dugu jolas eta ekintzak egiteko aukera , goizeko 10:00etatik 13:00tara. Ostiraletan, ibilaldiengatik, baliteke ordutegi hau zabaltzea.
Udalekuetara apuntatu nahi duten haur eta gaztetxoen izenak emateko epea ere maiatzaren 22a arte egongo da irekita, horretarako udalak sortu duen loturan. (https://forms.gle/MseQDLjXJwXcb7ci9)
Bestalde, begirale izan nahi duzuenok, Lanbiden izena eman beharko duzue eta kurrikulumak aurkezteko azken eguna maiatzaren 22a izango da. Lanpostu horretarako baldintzak hemen:
Begiraleak kontratatzeko oinarriak

