Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/03/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errezil

?

Agurra 

ONGI ETORRI Errezilgo Udalaren webgunera
 

Alkatetzatik, bertan nabigatzeko gonbita luzatzen dizuet. Diseinatu dugun webgune honek Errezil hobeto ezagutzeko eta gure herriko ezaugarriak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera emango dizue. Aldi berean, Udalaren zerbitzuak herritarrei errazago eskaintzeko ere baliogarria izateko prestatu dugu bereziki.

Sar zaitezte www.errezil.net helbidean eta begiratu, ikusi, galdetu..., aukera guztiak ezagut itzazue. Jakin ezazue, web lehiatila hau hobetzeko balio dezaketen herritarren iradokizun, proposamen eta ekarpen guztiak ere aztertzeko prest gaudela, beraz, bidali itzazue.

Interneteko teknologia berriek aurrerapen handiak egin dituzte epe motzean eta Errezilek, nola ez, teknologia honetatik kanpo geratzerik ez luke nahi. Are gehiago, Udalak ahalegin handiak egin ditu informazio teknologikoaren arloan.

Besterik gabe, Errezilgo Alkate-Lehendakaria naizenez, anima zaitezte webgune atsegin hau erabiltzen eta bere abantailak pertsonalki edo erakunde, enpresa edo eta familia-mailan ezagutzen.

Alkatea
Mª JESUS SALSAMENDI

| ERREZILGO UDALA Telefonoa: 943 812989 | © Errezilgo Udala. IFK P2007100-G