Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/08/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errezil

?

Turismoa 

Turismoa

Turismo-azpiegiturari dagokionez, gaur egun hainbat jatetxe, ostatu eta nekazalturismoko etxe aurki ditzakegu. Halaber, udal-mugartean behar bezala balizatu eta seinaleztatutako luzera txikiko (PR) ibilbidea dago. Gainera, Ernio eta Aketegi mendietako gailurretarako igoerak eta ibilaldiak egiteko aukera ere badago.


Ernio

Ernio

.

Ernio

Herriko gunerik garaiena Erniokoa da (1.077,9 metro) baina adierazi beharra dago mendi dotore honen tontorreko gurutzea Albizturko lurretan dagoela, metro gutxigatik bada ere. Gunerik sakonena berriz, udalerriaren mendebaldean dago, Errezil errekako urak Azpeitiko mugartean sartzen diren inguruan hain zuzen ere. Errezilgo erliebea eratzen duen eragile nagusia Errezil erreka da. Elementu geografiko honek espazioa bi zatitan egituratzen du: alde batetik, beheko ingurua, baserri gehienak barne hartzen dituena eta landazabaleko paisaia tipikoa duena eta, bestetik, goiko ingurua, batez ere haranaren iparraldean kokatua eta erliebe malkartsua, harri-azaleratze handiak eta oso biztanle gutxi dituena. Azken zona honetan basoak, zura lortzeko sail landatuak eta larreak dira nagusi.

Desnibel handien eta mendi-hegaletako aldapa nabarmenen eraginez, erreken higadura-ahalmena oso handia da. Gainera, erreka hauek haran txikiak oso sakonean sar-tzen dituzte, ibaiarte zorrotzak sortuz. Ondorioz, udalerri osoan erliebeak gorabehera handiak ditu eta inguru lauak edo aldapa txikikoak muino lauetako tontorretan (egitura tipikoa eremu euskal-kantauriar osoan) eta haran nagusiaren hondoan besterik ez dira agertzen.

Beti Errezilgo harana aipatzen bada ere, kontuan izan behar da Zelatun, Gazume eta Ernioko larre eta basoen beste aldea ere udal-mugartekoa dela. San Juan Iturriozkoaren eta San Isidro Erdoiztakoaren ermitak eta Bedama auzoa (baserri gutxi batzuetako biztanleak besterik ez dituena), ezagutu izan dugun eta esku artetik ezinbestean ihes egiten ari zaigun bizimoduaren erakusle isilak dira gaur egun. Hegoaldean ere, Santa Marinako enklabean, badago baserriren bat: Kateleku, Gaintzain eta Mutiainzar hain zuzen ere. Hauek eta Albiztur, Bidania, Goiaz eta Beizamako beste etxe batzuk Santa Marina parrokiakoak dira.

Jarduera antropikoak beheko lurrak lantzeko luberritu ditu eta goiko eremuetako basoak larreak lortzeko moztu, herrialde osoan bezalaxe, antzinako landaredia goitik behera aldatuz. Esan daiteke berezko landaredia haritzek -altuerarik gutxieneko edo ospelako eremuetan- eta pagoek -eremu garaienetan edo laiotzetan- osatuko luketela. Harri-azaleratzeetan -Ernio eta Aketegiko kare-harrizko harkaiztegietan bereziki- horrelako landare-formazioak agertzen dira. Gaur egun, lehen bi formazioek -hariztiek eta pagadiek- oso azalera txikia betetzen dute eta oihaneztatzeak eta belardiak berriz, ugariak dira.

| ERREZILGO UDALA Telefonoa: 943 812989 | © Errezilgo Udala. IFK P2007100-G