Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/07/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errezil

?

Paseoak eta ibilbideak 

Errezil -Otsagabia - Trintxera - Errezil

Etxeberri, Etxeaundi Goikoa eta, pixka bat urrunago, Apaizetxea. Laster herrigunetik aterako zara, hilerri aldera; hemen Santo Kristoren kapera dago.

Etxeaundi Goikoa etxea 

Etxeaundi Goikoa etxea

Bidegurutze horretan, ezkerretara jarraituko duzu, txukun asko berritua dagoen Armendi etxerako bidean -etxe ederra, ezta?-. Bertaraino joango zara, eta hasieran inongo biderik ez dagoela iruditzen bazaizu ere, lasai egon, aurkituko duzu-eta. Bidea, sigi-saga eginez, belardi batetik barrena, hormigoizko bidera jaisten da, zubi zahar baten ondoraino -Sastondo errekako urak bertatik igarotzen dira-.

Zuk daramazun bidetik jarraitu behar duzu. Ezkerrean, bide zaharraren aztarnak ikus daitezke; sagarrondo batzuen ondoan (A) dagoen hurrengo zubian, ordea, desagertu egiten dira. Baina, ez pentsa edozein sagarrondotaz ari garenik, ezta gutxiago ere, Errege-sagarrak ematen dituzten sagarrondoez, alajaina; izan ere, errege-sagarraren herrian baikaude.

Idoiaga baserritik abiatu eta, bideari jarraituz, eskuinera jo. Aldapa bat-batean guztiz piko bihurtuko zaizu -honera arte ekarri duzun bidea kontuan hartuz, gainera, berez dena baino aldapa gogorragoa irudituko zaizu-. Igo eta igo atsedenik gabe, ez duzu beste erremediorik izango, eta hormigoizko bidetik gainera, bide berria egin ondoren, auzo-bide zaharretik inor ibiltzen ez denez, denboraren poderioz ixten joan da. Honako baserri hauetatik igaroko zara: Urdalleta, Urdalleta Saletxe -Solakaraino doan bide zaharra ikus daiteke- eta Ezama; hau, ezkerrera eta aurrekoa baino metro batzuk lehenago dago. Ibilbidearen zati honetatik Ernioko mendialdeak duen itxura oso dotorea da (B).

Mugin baserria begien bistan duzunean, bidetik atera eta eskuinera biratuko duzu. Bideak belardi batetik barrena eramango zaitu. Bidegurutze bat agertuko zaizu, baina daramazun norabideari jarraituko diozu. Behean, belazearen erdian, zuhaitz handi bat dago, beste bidegurutze batera berehala iritsiko zaren seinale. Hemen, eskuinera jarraitu eta, hurrengoan, berriz, ezkerrera. Pinudiak ematen duen bezala, altuera hartzen joango zara. Beste bidegurutze bat eta, hemen, pago-ilarak, korridore baten antzera, adieraziko dizu nondik joan. Segituan, Ezama Goena baserri aurrean dagoen ur-biltegira helduko zara.

Baserria atzekaldean utziz, eskuinera doan hormigoizko bideari heldu behar diozu. Bideak gora-behera askorik ez dagoen baso batetik jarraituko du eta, tapa-tapa, Bidania eta Azpeitia lotzen dituen errepidera aterako zara, Urraki gainetik gertu.

Errepidean hegoalderantz jarraitu eta Goiatz aldera joko duzu, Otsabiaga baserri ingururaino. Hemen, GR 34arekin, Donostia eta Arantzazuko Santutegia lotzen dituenarekin, topo egingo duzu. Bietatik jarraitu eta, baserri aurrean dagoen bidetik barrena, Iturburu gainera aterako zara. 6Bidearen amaieran, ezkerraldera hartu eta, iparralderantz, Armoi muinoa inguratuko duzu. Ehun bat metrotan, gutxi gorabehera, bidea estutu eta ekialderantz abiatzen da. Jaisten joango zara, Tonpordo hegalean dagoen higatutako bidetik barrena. Horren amaieran zubi bat izango duzu, errepidera eramango zaituena: Trintxerako gaina da.

Aurrera segi, zuzen-zuzen, eta, metro batzuk egin ondoren, Errezilgo Ostatua izandakoaren aztarnak ikusiko dituzu. Pixkanaka bidea estutzen joango zaizu. Paraje irekiago batean, bidetik jarraituko duzu, ahal eta behera egin gabe; gero, Labarritaren behealdetik zuhaizti batera, Iturburuko Zelaira heltzeko.

Puntu honetan, GR 34a utzi egingo duzu; bestela Donostiara joango zinateke. Bidegurutze horretan dagoen bide eskuinaldekoenari jarraitu ekialdera eta, 100 bat metrotara Bidegoiandik barrena doan PR Gi 82arekin bat egin ahal izango dugu.

Errezil 

Errezil

Daramazun bideari jarraitzeko, jaitsi egin beharra duzu, ez duzu beste aukerarik. Gurdi-bide zahar batetik joango zara; hau baso-ertz eta harrizko pareta baten artetik doa. Honela, Iturburu baserrira iritsiko zara. Errepideraino jarraitu, baina bertan sartu gabe eskuinera hartuko duzu; garai bateko galtzadan izango zara, Errezil aldera eramango zaituena.

Bidea dotorea da, batez ere bertatik bailara aldera dauden bistak kontuan hartuta (C). Errezilgo bailararen orientazioa ekialdetik hegoalderakoa da, eta bertako punturik garaiena Iturburu gaina da. Ernio eta Aketegi (Gazume) artean kokatuta dago; beste aldean, berriz, honako hauek gailentzen dira: Tonpordo, Urraki eta Urkuruz. Bertan dauden hainbat ibarretatik beste hainbat erreka ziztor jaisten da, Errezil erreka osatzeko, Urolara heldu aurretik. Bailararen eraketari dagokionez, goialde maldatsua du; jendea bizi den lekutan, berriz, buztin eta igeltsu asko dago eta, ondorioz, behealde lauagoa du. Goi-goitik begiratzen baduzu, ia erabat laua dela ikusiko duzu. Berehala, Ibarguren baserri eta bordara ailegatuko zara; metro batzuk beherago, berriz, San Migel baseliza topatuko duzu -Leteako, Lezeako eta Leeteko San Migel izenekin ere ezagutzen da-.

San José santutxoa 

San José santutxoa

Norabide berdinari eutsi, Aritzeta Azpikoa eta Aritzeta Garaikoa baserrietara heldu arte. Puntu honetan adi egon behar duzu, 75 bat metrotara hormigoia utzi eta mendiari heldu behar diozulako. Sigi-saga txiki baten ondoren, bideak Zabalberri baserrira inguratuko zaitu. Ubideak ematen duen bezala, ipar-ipar-mendebalderantz, San Jose Santutxora ailegatuko zara.
 

| ERREZILGO UDALA Telefonoa: 943 812989 | © Errezilgo Udala. IFK P2007100-G