Berriak
Atzealdea

UDAL ZERGA eta TASEN EPEALDI BERRIAK

Covik-19ak ezarri arazi duen alarma egoeraren ondorioz, Udal Zerga eta Tasen ordainketa epealdi berriei buruzko informazioa eman nahi dizuegu

2020·04·15


Udal Zerga eta Tasen borondatezko epealdi berriei buruzko informazioa:

2020ko TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:  

Borondatezko epea: 2020/06/01etik 2020/07/31ra. Helbideratutako zergak uztailaren 1ean kobratuko dira kontu korrontetatik.

2020ko 1.SEIHILABETEKO ZABORBILKETA eta URA-ESTOLDERIAREN ZERBITZUAK:

Borondatezko epea: 2020/09/01etik 2020/10/31ra. Helbideratutako zergak urriaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

2020ko LANDA eta HIRITAR ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAK:

Borondatezko epea: Foru Aldundiak, ohiko epealdia atzeratu egin du, orain 2020/08/01etik 2020/09/15era izango delarik epealdi berria.

UDAL HIRI ONDASUNEN ERRENTAK:

Udal lokaletako errenta kuotei dagokionez, zerbitzua ematea posible ez den kasuetan, ez da errenta kuotarik kobratuko, edo hilabeteren batean egun batzuetan zerbitzua eman den kasuan, kopuru proportzionala ordaindu beharko da, alarma egoera honek beste aukerarik uzten ez duen bitartean.